Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

geldigaitz izond 1 ia geldiezina.

Teilatuen artetik hegalaldi geldigaitzean zebiltzan kalatxori, kurloi eta enarei. itsasoko ur geldigaitz, erasokor, olatuen hazilaria.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 385. orr.

Denboraren ihes geldigaitz eta gupidagabearen aurrean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 70. orr.

Trumilka datozkizu oroitzapenak, gertakizun tamalgarrien segida geldigaitza.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 178. orr.

Alferrekoa eta hutsa da Egiptoren laguntza; horregatik, izen hau jarri diot: "Geldigaitza mugiezin".  Elizen arteko biblia   Is 30,7

2 (adizlagun gisa)

Hala ibili nahi izaiten nuen nik harat eta honat, itsasotik itsasorat eta portu batetik bertzerat, geldigaitz eta ekurugaitz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 498. orr.

Geldigaitz ziharduen bere egiteko txikitzailean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 300. orr.

Gizakien egitekoen aurrean soraio, unibertsoaren makina gaitzak berean jarraitzen du, xuxen-xuxen, geldigaitz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 38. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

geldigaitz eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus