Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beharturiko geldialdi horiek ez zuten Mikel Strogoff biziki pozten. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 173. orr.
Geldialdia: 20 minutu. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 13. orr.
Geldialdia hamaika ordukoa da eta hemen gaude Gorria eta biok, ukondoa karelean jarrita. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 44. orr.
Bost minutuko geldialdi bat, bide bazterrean. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 209. orr.
Bost metrotik bost metrora geldialdiak eginez. «Kuskue tanden», 2004 - 210. orr.
Zer dela eta ez den Donostiako geldialdia egin. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 332. orr.
Lehen geldialdia, Louren etxea. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 226. orr.
Hurrengo geldialdia, berriz, Bergaran egin zuen, bazkaltzeko. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 33. orr.
Autobusaren geldialdi bakoitzak. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 99. orr.
Bi kazetariei, aldiz, egokia iruditu zitzaien Ixinen geldialdia egitea, eta beren ibilgailua posta etxean gordearazi zuten. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 180. orr.
Ibilaldian zehar oso ondo hartu gaituzte, batez ere egin ditugun geldialdietan. Berria - Euskal Herria 2004-04-20
Indarrak berritzeko geldialdi luze bat egin ondoren. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 359. orr.
Geroxeago, baina, geldialdia luzatzen zela ikusita, trenetik jaitsi eta familia alai harekin bildu nintzen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 65. orr.
Hura ere gehiago izutzen zuen geldialdiak ekaitzaldiak baino. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 63. orr.
Uztailaren erditik eta aboztuaren erditsuraino, izerdia geldi-aldian izaten da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 310. orr.
Hainbat langilek lan geldialdiak eskatu dituzte osasun arazoak argudiatuta. Berria - Euskal Herria 2004-05-06
Borroka Eguna dela eta, geldialdiak izango dira ikastetxeetan. Berria - Euskal Herria 2004-11-26
Donostiako Usandizaga institutuan 15 minutuko geldialdia. Berria - Euskal Herria 2004-12-11
Azaroaren 24tik aurrera egunero bi orduko geldialdiak egiten hasi ginen [Ambulancias de Gipuzkoako langileek]. Berria - Ekonomia 2004-01-15
Geldialdia egin duten ikastetxeen artean, Getxo, Eibar, Elgoibar, [...]. Berria - Euskal Herria 2004-11-12
Tabernarien geldialdia. Berria - Euskal Herria 2004-11-13
Legebiltzarrak, berriz, udan geldialdia egiten du. Berria - Euskal Herria 2004-06-29
Halaber, udako geldialdiaren ostean, datozen hilabeteak Euskal Herriaren etorkizunean «erabakigarriak» izango direla aurreratu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-08-19
Ulertezina litzateke geldialdi biologikoa egitea eta beita bizia ez debekatzea. Berria - Harian 2005-06-03
Hilaren 12a eta 14a artean, urteroko geldialdia egin zuten seigarren erreaktorean. Berria - Gaiak 2004-10-24
Irailean, ETAk su-etena iragarri zuenean, nolabaiteko geldialdia izan zuten polizia operazioek. Berria - Harian 2005-10-29
Azken hiruhilekoan geldialdi nabarmena izan dute guztiek, eta bereziki bi motorrek: Frantzia eta Alemania %0,1 baizik ez dira hazi uztailetik irailera. Berria - Ekonomia 2004-12-07
Hiru urtez atzeraldian edo geldialdian izan ondoren, 2004an bizkortzen ari da Alemaniako ekonomiaren hazkuntza. Berria - Ekonomia 2004-08-18
azken geldialdia (4); bi geldialdi (3); dezadan geldialdi bat (3); egin dezadan geldialdi (3); eta geldialdi (6); eta geldialdiak (5); geldialdi bakoitzean (5); geldialdi bat (54); geldialdi bat egin (25); geldialdi bat egingo (3); geldialdi bat egiten (4); geldialdi biologikoa (3); geldialdi egin (4); geldialdi eta (3); geldialdi labur (3); geldialdi luze (3); geldialdi luzea (4); geldialdi politikoa (3); geldialdi txiki (3); geldialdi txiki bat (3); geldialdia egin (27); geldialdia egin zuten (7); geldialdia egingo (5); geldialdia egitea (5); geldialdia egiten (4); geldialdia egiten du (3); geldialdia izan (3); geldialdiak deitu (3); geldialdiak egin (5); geldialdiak eginez (3); geldialdiak egiten (6); geldialdiak eta (3); geldialdiaren ondoren (5); geldialdiaren ostean (3); geldialdirik egin (7); geldialdirik egin gabe (5); hiru geldialdi (5); lehen geldialdia (5); minutuko geldialdia (3); zuen geldialdia (3)