Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alkimisten gelazuloak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 79. orr.
Azkenean ostatu hartu zuen oskigile baten gelazuloan. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 81. orr.
Beheko solairuko gelazuloan hartu ninduen, zeina askotariko aparatu desberdin, zoragarri eta ezezagunez mukuru baitzegoen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 82. orr.
Egunean ordu asko pasatzen zituen gelazulo higuingarri batean, hantxe, odol gatzatuz belzturiko pareta artean, zorua likiskeria ustelez blai eginaren gainean, untxi halako arratoien pasealeku sarrian; ordainagiriak eta kontu-liburua bera ere odoleztaturik zeuden. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 245. orr.
Madrilen, gelazuloetan bizi ziren gazte pobre eta gaizki elikatuen garaiera nabarmen apalagoa zen kanpora ematen zuten pisuetan bizi ziren familia dirudunetako mutil aberatsena baino. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 270. orr.
Gelazulo haietako maizterrek esan ziotenez [...]. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 281. orr.