Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Makur-makur egin eta goma antzeko itsas anemona leunak ukitu zituen, harkaitz saihetsari erantsiak gelatina puskak bezala. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 77. orr.
Gelatinak babestu egiten duela intsulina, harik eta hesteetara iristen den arte. Berria - Gaiak 2004-09-21
Bizkotxoz, jelatinaz, fruituz eta esnekiz egindako postre gozoa. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 181. orr.
Gelatinaz dirdiratsu dauden lau saltxitxari begira dago. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 91. orr.
Jelatinatan bilduriko txerri buru bat. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 105. orr.
Biluzik bainatzen gelatinazkoa ematen zuen itsaso barean. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 41. orr.
Erakusleihoko haragi egosiak lotan zeuden koipe horixketan, jelatina uherrezko aintziretan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 357. orr.
Zeruraino igotzen zen, nonahi barreiatzen zen, dena betetzen zuen gelatinazko erortze harekin. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 221. orr.
-O, Jones jauna -esan zuen ahots ozen eta alaiaz, eta dardar egin zuen, jelatinazkoa balitz bezala. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.
Haragiak marrubizko jelatina bezala mugitzen zitzaizkion. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 61. orr.
Zerbitzari batek zilarrezko platertxo batean gelatina moduko jaki bat ekarri zuen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 45. orr.
gelatina eta (3)