Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arratsean, gelaratu nintzelarik, arrunt eroria nuen bihotza; eta laster eta fite oheratu nintzen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 70. orr.
Gutunak idatzi behar nituelako estakuruan gelaratu nintzen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 131. orr.
Auguste, Florenti gelaratzen utzi ez, eta Quenu andrearen laudoriotan hasi zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 96. orr.
Eskerrak eman nizkien denei, eta gelaratzeko erran nien, haietariko bati manaturik haatik joan zedila berehala nire medikuaren bila. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 279. orr.
Harik eta ama, jaikitzeko tenorea genuela eta, gelaratzen zitzaigun arte. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 31. orr.
Pertsianan barrena gelaratzen den argiarengatik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 259. orr.
· Azkenean Maiana trinkili-trankalaka egon-gelaratu zen, biloak barreiatuak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 67. orr.
Clinic hartan, sarrera eta izena emateko lanak burutu ondoren gelaratu zutenean, beste bi neskarekin batera jarri zuten. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 183. orr.