Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gelakide iz gela berean bizi den pertsona.

Mikschen loa galarazi izanaren erruduna ez zen hura, baizik normalean hain isila zen gelakidea, Stanislaus Demba.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 61. orr.

Margaret, gelakidea, sukaldean zegoen bientzat gosaria prestatzen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 28. orr.

Gelakideak -Adela eta Esther- iluntzean itzuli bezain laster, galdezka hasi zaizkit.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 31. orr.

Bere gelakideak esan dit.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 153. orr.

Nire gelakidearen ohea hutsik zegoela ikusi nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 349. orr.

Orain nire gelakide maiteari gauez ere uneoro "ixo"-ka hastea bururatu zaio.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 89. orr.

Arroyo Clintonen unibertsitateko gelakidea izan zen Georgetownen.  Berria - Mundua   2004-05-12

Sexu bereko gelakide batekin maitemindu zela.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 191. orr.

Gelakideak bi taldetan banatzen gintuzten, eta diru gehien ematen zuen taldeak irabazten zuen lehia.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 20. orr.

Bandi Citromek eta beste gelakide batek eraman ninduten, eskuekin aulkia osatuz.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 177. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gelakide batekin (3); nire gelakidea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus