Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Partikulek balen abiadan jo zuten biltegiaren kontra, eta horretarako eraturiko gel berezi batean harrapaturik gelditu ziren. Berria - Gaiak 2006-01-15
Gel horretan hauts partikulak aurkitzea izango da gaurtik aurrera lanik zailena. Berria - Gaiak 2006-01-15
Material hauetan jelen propietateekin batera (elastikotasuna, gardentasuna...) betegarriaren propietate magnetikoak dauzkagu; hau da, ferrojela eremu magnetiko baten eraginpean deformatu egingo da eta deformazio hori modu isilean eta leunean gertatuko da. Berria - Gaiak 2004-09-30
Hiesari aurre egiteko 60 gel mota ari dira aztertzen mundu osoko 14 laborategietan. Berria - Gaiak 2004-03-24
Polimero hori gel fin bat da berez, ornoarteko diskoak gogortzeko erabiltzen denaren parekoa. Berria - Gaiak 2004-10-14
Biluzik nengoen lurrean eta ipurdian gel antzeko zerbait eman zidaten. Berria - Euskal Herria 2004-11-14
Gel espermizidaz betetako botilatxo pare bat. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 79. orr.
Eskuak eta besoak garbitu ditu usain gozoko gel batez. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 37. orr.
Larruazal sentiberetako laranja-azal itsusiaren kontrako gel mikrozelular bereziak. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 38. orr.
Espainiako poliziek nire gel-kremari [...] barre egin zioten. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 71. orr.
Apaletan paratutako krema, esne hidratagarri, jel-xaboi, ile-egokitzaile, laka, eta apainketarekin zerikusia zuten hainbat artikuluk. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 28. orr.
Kosmetika desohorantearen, dutxako jel-zaletasunaren eta kapitalismo aseptiko eta deRmokratikoaren kontrako kontsigna eder bat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 287. orr.