Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
geisha (orobat geixa) iz japoniar emakume kantari eta dantzaria, gizonezkoak atsegintzeko diru truke aritzen dena.
Geisha hauskor baten moldea. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 17. orr.
Geixaren edertasun alferrik galduak melankolia sakon bat islatzen du. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 9. orr.
Pobreziatik irteteko geisha bihurtu nahi duen gazte txinatar baten istorioa. Berria - Kultura 2004-08-22
Ondorioz, Egutxi eta geixa haren arteko harremana ozpindu egin zen azkenean. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 36. orr.
Filmean itsu bat agertzen da, itsua ez dena, eta geisha bat gizona dena. Berria - Kultura 2004-01-25