Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gehixeago (orobat gehixago) adlag apur bat gehiago.

Egileak denbora gehixeago dauka zutabean edo irratian "esango" duen testua osatzeko.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 108. orr.

Eskala horretan, oso irekiera handia du begiaren kristalinoak: f/2 edo gehixeago.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 94. orr.

Udan, kanpotiar asko etortzen-eta, orduan lan gehixago izaten da han edo hemen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 97. orr.

Gehixeago urrundu zen, zubiaren erdian zegoen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 172. orr.

Tomek eskatu zion David Minor-en gainean gehixeago kontatzeko, baina gauza lauso eta funtsik gabeak besterik ez zion kontatu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 90. orr.

Zuhurtasunik den mendrenak gehixeago egotea gomendatzen zidan, ordea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 351. orr.

Gehixeago..., pitin bat gehixeago..., hori da eta!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 28. orr.

Hazienda bulegotik nire etxera kilometro bete inguru da, gehixeago agian, hogei minutu, alegia, geldiro ibiliz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 398. orr.

Otsabideko laborari gazteetan Andde ez zen nornahi, eta horregarik Ttotte damu zen egoera argiari kasu gehixeago ez egina.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 112. orr.

Kasik bi hilabete iraun zuen joko horrek, asteazken guziz elkarrekin egonez oren pare bat edo berdin gehixago ere.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 99. orr.

Deabruak adina eta gehixeago bazekiela.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 146. orr.

Ordu bete baino gehixeago iraun zuen kirurgia-lanak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 18. orr.

Sentikortasuna aldatzeak argazki-bobina bat aldatzeak baino denbora gehixeago behar du..  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 101. orr.

Erantzunen txandan, esan nion guretzat ahozkotasuna hori baino gehixeago -edo gutxixeago- zela.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 104. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus