Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elkartetik ezorduan edo gehitxo edanda etxeratzeari zegozkien kontuak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 286. orr.
A-k asko erakusten du, gehitxo aukeran; oso ongi ematen du, baina ezkutatu beharrekoa ere erakutsi egiten du. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 68. orr.
Berebat esan dezakegu ahotan darabilgun auziaz ere: honako, hizkuntza bat gutxitxo da, baina bi gehitxo. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 102. orr.
Normaltasunetik dator, normaltasunak erotu zuen [...] eta badaki zerbait normaltasunaz, gehitxo bezala aukeran. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 194. orr.
Arestik, ostera, esan liteke maiteago zuela harria lurra baino; lurrari tranpa gehitxo ikusten nonbait. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 211. orr.
Maite-erakutsi gehitxo egiten du damak, aukeran. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 131. orr.
Batera egiteko gauza gehitxo izango zirelakoan, bertan behera utzi zuen asmoa. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 14. orr.
Eta esaiek bidenabar emakumeoi ez ateratzeko halako builarik, zalaparta gehitxo duk nire hildakoarengatik. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 97. orr.
bi gehitxo (3); esatea gehitxo (3); gehitxo da (3); gehitxo esatea (7); gehitxo esatea da (3); gehitxo izango (4); gehitxo litzateke (3); hori gehitxo (4)