Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kontularitzan derrigorrezko gehiketen ordez, kenketak eramanik, enpresaren oreka ekonomikoa zalantzan jarri nuen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 145. orr.
Une batetik bestera doan aurrerabide jarraitua pentsatzen dut, non denbora-zati denak sortzen diren, eta hauen gehiketaren bitartez, azkenik, denboraren handitasun bat ere bai. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 99. orr.
Europako eremu politikoak funtsean estatuetako eremu politikoen gehiketa hutsa izaten jarraitzen du. Berria - Mundua 2004-06-06
Jokoaren gehiketa eta kenketak, asmatutakoen eta huts egindakoen bilketa. Berria - Kirola 2004-03-16
Inoiz gidoia erabili izan dugu gehiketa-sinboloaren ordez, kateatzea adierazteko. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 147. orr.
· Bilboko Arte Moderno eta Garaikide Museoaren Jabetza elkarteak [...] 6.010.100 euroko kapital gehiketa egin du. Berria - Kultura 2004-02-18