Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Prezioz jaitsi diren sendagaietan gehientsuen erabiltzen diren printzipio aktibo edo molekulak. Berria - Euskal Herria 2004-01-06
Oroitzen naiz nik gehientsuen maitatu izan dudan emakumeetako bat, esaterako, zergatik apartatu nuen nire bidetik. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 32. orr.
Nire lehengusu Maria Teresa Irlandara itzuli berri da uda gehientsuena baserrian eman ostean. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 104. orr.
Asko joaten zituan harengana, baserritarrak gehientsuenak, eta, egia esateko, urteen poderioz famatua egin zuan. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 161. orr.
Jendea hasi zen sartzen, gure ekipoaren kolorez jantzita gehientsuenak, turuta arraiak joz. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 169. orr.
Badira hilketa batzuk -asko, gehientsuenak- hilketatzat hartzen ez direnak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 143. orr.
Amerikar gehientsuenek alemanekiko omen duten begikotasuna. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 10. orr.
Euklidesek, Museoko kide gehientsuenek bezalaxe [...]. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 167. orr.
Europan TB kate publiko gehientsuenek EVN (Electronic Video News) sarearen bidez elikatzen dira. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 22. orr.
Nire adineko eta inguruko euskaldun gehientsuenen gurasoak. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 15. orr.
Fede katolikoa zabalduta zegoen herrialde gehientsuenetara. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 484. orr.
Azpeitia, Errezil eta Gipuzkoa gehientsuenean. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 168. orr.
Greziar pentsalari gehientsuenentzat, "bi"an hasten ziren zenbakiak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 115. orr.
Atexka gehientsuenetan odol idorraren arrasto marroixka bat zegoen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 46. orr.
Ulergarria zitzaion artikulu gehientsuenetako euskara. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 19. orr.
Baina, Burtonen alde esan behar dut, Hegoaldeko gehientsuenak baino askoz ere jasanberagoa dela. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 24. orr.
Terni gurera etortzen zenean, gehientsuenetan gurekin gelditzen zen, lorategian, nobelez hitz egiten. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 24. orr.
Eta hari haiek [...] aldika kolore bizitakoak ziren, moreak, berdeak eta horiak, baina bestetan, gehientsuenetan, beltzak edo txuriak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 63. orr.
Berehala erantzuten zidan gehientsuenetan, baina galdera batzuek isilune luze samarrak uztera behartzen zuten. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 19. orr.
Baietz erantzun nahi izan nion, astero joaten nintzaiola, baina gehientsuenetan ez nuela ezer ere erosten. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 230. orr.
gehientsuenak izango (3); gehientsuenak izango ditu (3); jokalari gehientsuenak (7); jokalari gehientsuenak izango (3)