Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gehiegi (ik. beheko konbinatorian gehiegi hitzaren agerraldi maizkoenak)
1 (izen gisa)

Ez zuten ahaztu haur-gehiegiari oztopo egingo zionik ezer.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 105. orr.

Ia egunero sumatzen ditu, bere zentzumen-sisteman bertan, gorabehera izugarriak, erantzun-gehiegitik erantzun-ezera doazenak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 280. orr.

Muinak goseak edukiz gauzeztandu daitezke, baina aseak eta gehiegiak ere galaraz eta ezdeustakotu ditzake, atergabeko euri-jasak lurra asetzen eta narrasten duen gisan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 36. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Nekearen gehiegiak lurrean mantentzen ninduen; eta, etzanda nengoela, loak laster hartu ninduen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 101. orr.

Munduaren populazioaren gehiegia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 94. orr.

Onkogeneen gehiegia edo antionkogeneen gutxiegia da minbizien kausa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 99. orr.

Oinazearen gehiegiak sorgortutik bezala zegoen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 71. orr.

3 (izenondo gisa; izen osotzat ere har daitezke)

Oso kontuan zuen argi gehiegiak itsutu egiten duela.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 107. orr.

Simulazio gehiegiak ekar dezake ondorio makurrik ordea.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 37. orr.

Babes ezak lur berria eguzki gehiegitik, euri trumiltsutik, haize zakarretik!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 53. orr.

Hodeien trinkotasun gehiegia gorabehera, sumatzen genuen haien mugimendua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 49. orr.

Hodeien trinkotasun gehiegiagatik ere.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 49. orr.

· Gehiegia zen haren argaltasuna.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 25. orr.

4 gehiegitan

Ez joan gehiegitan lagunaren etxera, zutaz aspertu eta gorrota ez zaitzan.  Elizen arteko biblia   EsZ 25,17

Tarteka bakarren batzuk estutxo uztartzen dira, elkarri gozo iritzirik, baina ez gehiegitan, ez baita jolasa sobera koipetzerik komeni.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 290. orr.

Baina bizia gupidagabea izaten duk gehiegitan...  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 17. orr.

Askotan, gehiegitan, etortzen zaizu burura medikuak hil egin behar zenuela esaten zizuneko ametsa.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 142. orr.

Badakizu horrela ez nauzula konbentzituko; gehiegitan engainatu nauzu modu horretan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 93. orr.

5 gehiegizko adlag

Gehiegizko nahigabeak lur joa utz ez dezan.  Elizen arteko biblia   2 Ko 2,7

Gizakiek izerdi-guruinen bidez galtzen dute, batez ere, gehiegizko beroa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 80. orr.

Ezin nintzen ahula izan, baina kontrolatu beharra neukan gehiegizko konfiantza ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 30. orr.

Diru-sarreren eta mozkinen gehiegizko kontzentrazioak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.

Dolarrak gehiegizko balioa zuela.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 166. orr.

Gehiegizkoa da eskatzen duzuna.  Elizen arteko biblia   Dn 2,11

-Tira, tira, nahikoa da! -eten nion jarduna, hura gehiegizkoa zela iritzita.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 38. orr.

Baina aberastasun hori nahasmen bilakatzen zen eta azkenik ez zen deus, gehiegizkoa zelako.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 216. orr.

Mel, batzuetan gehiegizkoa zara.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 157. orr.

Planeko hainbat punturi buruzko ñabardurak gehiegizkoak izan ziren.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 27. orr.

Arrazoitik sortzen den Desira ezin daiteke gehiegizkoa izan.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 489. orr.

Isiltasuna erabatekoa da, eta gehiegizkoa iruditu zaizu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 89. orr.

Hiribidea gehiegizkoa iruditu zitzaion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 22. orr.

Marko-eskari gehiegizkoa orekatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.

Baina oso estua zen izaeraz, seriotasun gehiegizko batekoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 429. orr.

Bazen zerbait gehiegizkoa haren harriduran.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 220. orr.

Lobulu frontalen jarduera gehiegizkoek edo patologikoek eragiten zizkietela gaixo eskizofreniko haiei obsesio, haluzinazio eta ilusiozko aztoramenak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.

Baina zer egin zitekeen bikotea gehiegizkoa zenean, eta banakoa mingarriegia?  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 63. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

agian gehiegi (16); agian gehiegi esatea (5); aldaketa gehiegi (7); arazo gehiegi (6); ardura gehiegi (6); argi gehiegi (8); arreta gehiegi (6); aski eta gehiegi (13); atzerritar gehiegi (6); aukera gehiegi (10); baina ez gehiegi (19); baina gehiegi (25); baloi gehiegi (5); bat gehiegi (6); buelta gehiegi (6); burua gehiegi (12); da gehiegi (46); dago gehiegi (5); dela gehiegi (6); denbora gehiegi (72); denbora gehiegi behar (6); denbora gehiegi eman (7); dio gehiegi (7); dira gehiegi (13); diru gehiegi (16); dit gehiegi (6); du gehiegi (19); duela gehiegi (6); dut gehiegi (20); edo gehiegi (10); ere ez gehiegi (6); ere gehiegi (20); esatea gehiegi (10); esatea gehiegi esatea (5); eta gehiegi (80); ez da gehiegi (40); ez dira gehiegi (6); ez dit gehiegi (5); ez du gehiegi (18); ez dut gehiegi (14); ez gehiegi (61); ez nau gehiegi (6); ez nintzen gehiegi (6); ez nuen gehiegi (9); ez zait gehiegi (8); ez zen gehiegi (26); ez ziren gehiegi (7); ez zitzaion gehiegi (11); ez zuen gehiegi (17); ez zuten gehiegi (5); ezti gehiegi (5); galdera gehiegi (5); gantz gehiegi (6); garrantzi gehiegi (6); gauza gehiegi (34); gauzak gehiegi (6)

gehiegi agian (5); gehiegi aldatu (15); gehiegi arduratu (12); gehiegi arduratzen (10); gehiegi ari (13); gehiegi arriskatu (6); gehiegi aurreratu (7); gehiegi axola (17); gehiegi azaldu (5); gehiegi begiratu (9); gehiegi begiratu gabe (5); gehiegi behar (9); gehiegi behar izan (5); gehiegi behartu (19); gehiegi behartu gabe (13); gehiegi berotu (6); gehiegi da (26); gehiegi dago (24); gehiegi dagoela (6); gehiegi daude (7); gehiegi daudela (5); gehiegi daukat (5); gehiegi dela (6); gehiegi dira (19); gehiegi direla (6); gehiegi ditu (7); gehiegi dituela (6); gehiegi du (6); gehiegi edan (18); gehiegi edaten (10); gehiegi edo (9); gehiegi edo gutxiegi (5)

gehiegi egin (52); gehiegi egin zituzten (5); gehiegi egiten (32); gehiegi egiten ari (5); gehiegi eman (32); gehiegi ematen (17); gehiegi entzuten (6); gehiegi erabili (7); gehiegi erabiltzen (7); gehiegi ere (25); gehiegi ere ez (6); gehiegi erraztu (5); gehiegi erreparatu (5); gehiegi erreparatzen (6); gehiegi erretzen (6); gehiegi esatea (23); gehiegi esatea da (9); gehiegi eskatzea (26); gehiegi eskatzea litzateke (5); gehiegi eskatzen (24); gehiegi estimatzen (6); gehiegi estutu (7); gehiegi estutzen (7); gehiegi eta (19); gehiegi ez (106); gehiegi ez nekatzeko (5); gehiegi ezagutzen (8); gehiegi fidatu (9); gehiegi gabe (7); gehiegi galdu (11); gehiegi gastatu (5); gehiegi gustatu (10); gehiegi gustatzen (23); gehiegi harritu (6); gehiegi hartu (16); gehiegi hartzeak (5); gehiegi hartzen (11); gehiegi hitz (33); gehiegi hitz egin (14); gehiegi hitz egiten (13); gehiegi hurbildu (7); gehiegi hurbiltzen (11)

gehiegi ibili (6); gehiegi ikusi (12); gehiegi ikusten (8); gehiegi interesatzen (5); gehiegi iraun (9); gehiegi itxaron (11); gehiegi izan (47); gehiegi izan da (5); gehiegi izan zen (9); gehiegi izango (14); gehiegi izatea (5); gehiegi izaten (8); gehiegi jan (8); gehiegi jarri (7); gehiegi jartzen (6); gehiegi jaso (5); gehiegi jaten (14); gehiegi kezkatu (9); gehiegi kezkatzen (14); gehiegi kontsumitzen (5); gehiegi lasaitu (5); gehiegi luzatu (28); gehiegi luzatzen (9); gehiegi luzatzen ari (5); gehiegi maite (21); gehiegi nabarmendu (8); gehiegi nabarmentzen (6); gehiegi nire (5); gehiegi pentsatu (29); gehiegi pentsatu gabe (13); gehiegi pentsatzen (11); gehiegi puztu (5); gehiegi saiatu (6); gehiegi sakondu (7); gehiegi sartu (11); gehiegi sinesten (7); gehiegi sinetsi (5); gehiegi sinetsi gabe (5); gehiegi sufritu (11); gehiegi sufritu gabe (5); gehiegi zegoela (6); gehiegi zegoen (8); gehiegi zen (14); gehiegi ziren (9); gehiegi zituen (6); gehiegi zuten (5)

hau gehiegi (6); hori gehiegi (14); horiek gehiegi (6); hura gehiegi (7); huts gehiegi (13); huts gehiegi egin (9); hutsune gehiegi (6); indar gehiegi (9); informazio gehiegi (6); jende gehiegi (26); kasu gehiegi (5); konfiantza gehiegi (13); kontzesio gehiegi (7); lan gehiegi (20); nahikoa eta gehiegi (18); nau gehiegi (6); nintzen gehiegi (8); nuen gehiegi (9); opari gehiegi (6); ordu gehiegi (6); pisu gehiegi (5); ur gehiegi (8); urte gehiegi (16); uste dut gehiegi (6); zait gehiegi (8); zarata gehiegi (9); zela gehiegi (6); zen gehiegi (29); ziren gehiegi (7); zitzaidan gehiegi (5); zitzaion gehiegi (11); zuen denbora gehiegi (5); zuen gehiegi (25); zuk gehiegi (5); zuten gehiegi (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus