Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
San Paulok esaten digu (Erm 9,3) bera Jainkoagandik aldenduko litzatekeela Jainkoaren maitasunagatik, hori egitearekin gehiagotu eta zabalduko balira Jainkoaren izena eta aintza. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 24. orr.
Jainko-jaiera eta Jainko-gosea gehiagotu egiten direla, tentaldiak erasotzen dioten bakoitzean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 65. orr.
Urtetik urtera abiadura handituz doa, kanporatu beharreko beroa ere gehiagotuz, erlazio koadratikoan. Berria - Kirola 2004-06-19
1997 tik geroz, lau aldiz gehiagotu dira lurralde hortan; gehienak heldu dira Marokatik, Ekuadorretik, gutixago Kolonbiatik, Aljeriatik, eta beste zenbait oraino. Herria 2001-02-15
Gehiago dena, horra Iraneko buruzagia, Kamal Kharazi Siriako Damasen bisitan, eta aitzina ere Turkiarekin solasean hasia, bi herri horiekin hiruetan gehiagotuko dituztela beren komertzio tratuak, eta terrorismoaren kontra elgarrekin jokatuko. Herria 2004-01-22
Kanpoko langintzak, denik eta handiena eta eraskotakoena izan, ezer ere ez duela gehiagotzen barruko langintzaren ontasunik, honek balioa bere baitan duenez. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 25. orr.