Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gehiagotasun 1 iz gehiago denaren nolakotasuna.

Erlijioa omen zen hori: bekatua, zigorra, beldurra, izua; apaizen gehiagotasuna, erruaren ekonomia, nork bere burua hankaperaino umiltzea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 181. orr.

Zorionekoak zorigaitzekoari begiratzeko moduan agertzen duen gehiagotasunak, edo behekoak goikoari dion bekaitzak ezin dute eraginik izan epaiketa batean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 51. orr.

Oinezko ezjakinei gehiagotasunezko erdeinuaz begiratuko die, bizitza eta hiriaren bitxikeria hauei erreparatzen ez dietelako.Tximino handien ahaide urrun bilakaturik, gehiagotasun-sentimendu gaitz bat gorde du, hala ere, beste organismo guztiekiko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 93. orr.

2 gehiagotasun konplexu gehiagotasun ustea. ik gutxiagotasun 3.

'Gehiagotasun-konplexua' eratzen ari zen, India ikusten zuelarik ez bakarrik erakunde txar eta usteldutako jendea zuen herrialde bezala, baita berez hobetzeko gai ez zen herrialde bezala ere...  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 191. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus