Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaztiguak garratzak izanik ere, ohoinak baziren han eta hemenka. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 50. orr.
Konplizeenganako herio-gaztiguaren mehatxua hedatuz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 249. orr.
Hiltzeko gaztigua ainitz herritan ezeztatu bazuten ere duela zenbait urte Europako herrietan, oraino gogorki pratikatzen da beste batzuetan. Herria 2004-10-28
Xinan ez daude hiltzeko gaztigu legearen ezeztatzekotan. Herria 2005-01-06
Krimena hau gaztigurik gabe ez zela geldituko. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 54. orr.
Kanporatzea merezitako gaztigua zitekeen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 197. orr.
Prokuradoreak eskatutako gaztigu dorpeak baztertuak izan zirela. Berria - Mundua 2004-03-27
15 urteko presondegi gaztiguaren eskaria egin zuten, Etchecolatz eta Bergensentzako. Berria - Mundua 2004-03-31
Zenbat min ez zuten sortu eskolan euskaraz hitz egiteagatik pairatu gaztiguek? Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 83. orr.
Lehen epaiketan erabakitako espetxe gaztigua ez zegoen betetzera behartuta. Berria - Mundua 2004-12-02
Bertze pundu guziak gaztigu-ostikoekin eginak izan dira. Herria 2003-11-20
Eta mêlée eta berriz mêlée bai eta kastigu-ostikoak gertatu ziren, baina haize basa zela medio, baloia bi haga luzeen kanpotik pasa zen aldiro. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 50. orr.
Eskuekin jokatu dira frantsesak entsegu bat emendatua markatuz, zangoekin jokatu da Wilkinson berak markatu baititu 24 pundu (hiru punpa-laster eta bost gaztigu-ostiko). Herria 2003-11-20
Talde bakoitzak entsegu bat, bainan Tolosarrek emendatu dute berea eta hiru gaztigu ostiko eta punpa-laster bat, Miarriztarrek bi gaztigu ostiko bakarrik markatzen zituztela. Herria 2004-04-29
Hiru entsegu, hiruak emendatuak eta bi gaztigu ostiko, frantsesek entsegu emendatu bat eta bi gaztigu ostiko. Herria 2003-04-03
bizioa eta gaztigua (3); gaztigu garratzak (3); gaztigu gisa (3); gaztigu ostiko (64); gaztigua eman (4); gaztigua hartze (3); gaztigua hartze du (3); gaztigua jaso (3); gaztigurik gabe (11); gaztigurik gabe utziko (3); hiltzeko gaztigua (7)