Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gaztigatu, gaztiga, gaztigatzen 1 dio ad abisatu.

Gaztigatzen diogu defentsari, ez dezala jarrai nazioarteko politikako ikastaldiak emateko aitzakiak eskaintzen bere defendatuari.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 218. orr.

Hori entzun eta emakume batek telefonoz poliziari zer gertatzen zen gaztigatu zion.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 13. orr.

Filma bukatzera zihoala, Giuliak gaztigatu zidan etxera lagundu beharko niola.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 159. orr.

Aita, oraindik ez dizute gaztigatu?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 258. orr.

Txartelak trenean saltzen zituztela gaztigatzen zuen oharra.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 295. orr.

Lesakara heltzen lagundu zuten azken iheslarietarik batek gaztigatu zien Robespierre tiranoa eraila izan zela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 279. orr.

Ordezkari ofizialak bere izendapena gaztigatzen zuen ageria iltzatu zuen elizako atean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 74. orr.

Zilegi izan bekit zuri gaztigatzea ezen hasiak direla munduan Valmonten ausentziaz ohartzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 59. orr.

Zuk beharko duzu ikusi prezio garestiegia jartzen ote diodan neure buruari; baina aldez aurretik gaztigatzen dizut ez dudala deus ere beheitituko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 82. orr.

Amaordeak aurretiaz gaztigatu die: "senide hurbilenak bakarrik", esan zuen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 28. orr.

Abuztuko asteazken gau horretan Musu-tristek eta biok ez genukeen tratu onik eginen, ate gaizki olioztatuaren kirrinkak norbaiten sarreraz gaztigatu ez balu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 9. orr.

"Erne azken lerroari, erne!", gaztigatu zion Luigik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 74. orr.

Entzuna neukala ez zarela fidagarria, saboteatzailea zarela gaztigatua nintzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 161. orr.

2 du ad zigortu.

Etxeko ziegetarat gaztigatu baininduen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 54. orr.

Gaiztoen gaztigatzeko eskubidea eta eginbidea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 48. orr.

Frantziak, berriz, bere eskoletako haurrei [...] "fusilak erabiltzen" (sic) ongi irakatsi zielako, Prusia gaiztoa gaztigatu ahal izan zuen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 73. orr.

Ohoinak gogorki gaztigatuak ziren, izariz kanpo.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 119. orr.

Hala-nola emazte ezkonduen bazter-urratsak garrazki gaztigatzen zituen hango kodeak baina emazteenak bakarrik eta ez gizonenak.  Herria   2004-09-30

Hainbestenarekin, Federazioaren kondu hortakoa den batzordeak erabaki du 19 pilotari horien gaztigatzea.  Herria   2004-02-12

3 (era burutua izenondo gisa)

Eta ez zen peril izaiten, halatan, gaztigatuaren iduri penatuarekin bihotza bera zekion edo hauts zekion.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 55. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus