Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gaztetu, gazte(tu), gaztetzen 1 da/du ad (zaharra) gazte bihurtu.

Arranoaren antzera, etengabe gaztetzen baita berau. halako jogurtak janez gaztetu egingo zara.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 151. orr.

Baltikoko errepublika oraintsu gaztetuetan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 191. orr.

Nire oroitzapenak gaztetu behar ditut, nire "gogo-jardunetarako".  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 249. orr.

Hogei urtez gaztetu gaituk, ala?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 18. orr.

Gutuna azaletik ateratzean, desilusioak sei urtez gaztetu nau.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 112. orr.

Horrela, gaztetzen zuen beroa igo zitzaion gorputzaren sakon-sakonetik.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 53. orr.

Lotsagorritu egin zen, eta gaztetzen sentitu zen, bere zain zaharretan zebilen odola berritu izan balitzaio bezala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 158. orr.

2 (umea) gazte bihurtu.

Sara gaztetu zenean, Marina Ivanovnak, ordurako sortua zuen adiskide-sareari esker, Pariseko Kontserbatorioan sartu zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 272. orr.

Gaztetzen hasi ginenean, gure erreferenteak Bob Marley eta The Wailersak ziren, Neil Young, Leonard Cohen, Errobi, Potato...  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 8. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Bazkalostean, Stanley gaztetu batek erronka jotzen dit ping-pong partida bat joka dezagun garajean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 212. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gaztetu (3); gaztetu dela (3); gaztetu egin (12); gaztetzen ari (6); urtez gaztetu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus