Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gaztetasun 1 iz gaztea denaren nolakotasuna.

Gazteak direla ikusten dut eta gaztetasuna maite dut haiengan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 199. orr.

Haurrek hunkitu egiten gaituzte, gaztetasunak liluratu.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 113. orr.

Berriro neskaren begiak, berriro haren hemeretzi urteko gaztetasuna.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 219. orr.

Gaztetasunaren indarra bainuen, hutsaren gainean jauzi egiteko... memento batzuetan, goizetan bereziki, gorputzean gaztetasun bat bezala senditen da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 72. orr.

Haiek ere bazuten gaztetasunaren haize freskoaren gozamena.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 40. orr.

Frantsesen gaztetasun alaia.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 66. orr.

Igandeak higatua zuen bere gaztetasun arina.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 97. orr.

Bere gaztetasunaren berezko irakinaldiaren ondorio besterik izan badira ere.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 274. orr.

Kokainarekin / ihesi doakizun gaztetasuna / berreskuratzen duzu aldika.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 233. orr.

Gaztetasunez gainezka dagoen bikotearengana jiratu da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 198. orr.

Zertarako borrokatu ginen, zertarako eman genuen gure odola, gure gaztetasuna, gure arima?  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 212. orr.

Harri filosofala eta betiko gaztetasunaren edabea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 19. orr.

Betirako osasuna eta betirako gaztetasuna ziurtatzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 105. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eta marrubiei ere lurrun freskoa zerien, gaztetasun lurrun bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.

Agerikoa izanik ere, arraroa egiten zitzaidan gaztetasun distira hain nabariak zituen emakume horrek hain literatura lan helduak idatzi izana.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 186. orr.

Lagunen gaztetasun txilioetatik gorderik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 91. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus