Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gazterik 1 adlag gazte zelarik.

Gazterik sortu zitzaion musikaren aldeko afizionea, odolean zeukana.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 176. orr.

Bakarrik bizi naiz, umeak gazterik ezkondu zitzaizkidalako denak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 97. orr.

Gazterik soiltzen hasia da, eta beharbada horregatik zaintzen ditu hainbeste gorputza eta janzkera.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 117. orr.

Gazterik hasi zen mozorroa janzten Juan Duñabeitia.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 26. orr.

Aita goxo hura, gazterik zahartu gizon hura.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 27. orr.

Ferminak gazterik galdu zuen aita.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 107. orr.

Ez al da ikaragarria horren gazterik hiltzea?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 326. orr.

Banuen ere Parisen lagun on bat, zorigaitzez gazterik joan zitzaiguna, Michel de Certeau, jesuita argia.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 12. orr.

Baina Miguel Lanz Lizarrako alkatea gazterik zendu zen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 175. orr.

Espero nuen sinesle HBtar gazterik ahuldu horien gogoak bizkortzeko zerbait eskainiko zigula, baina, tutik ere ez.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 60. orr.

· Oso gazterik joan zen Dublindik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 174. orr.

Oso gazterik sartua zen Ordenan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 410. orr.

Autismoa kontuan hartuz, zenbateraino garatu ziren, hain gazterik galdu zituenez lehendik egindako loturak?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 205. orr.

Espainian ez dago inor hain gazterik hain lan on zabala idatzi duenik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 40. orr.

Gazterik aski, anaia Juan Angel eta biek, Madrildik jo zuten Siziliako gerrara.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 278. orr.

2 gazte-gazterik

Kontrabandista gaitza zen gazte gazterik hasia.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 62. orr.

Nik ere begiratu nion gazte-gazterik hildako politeknikoko ikasleari.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 161. orr.

Otsabiden sortu eta gazte-gazterik Aturriko Burdin-Olhetara lanera etorri zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 283. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus