Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bidaurreko Corbaran jaun gazteluzaina buru dutela. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 133. orr.
Haietarik anitzek Iruñeko gortean goi mailako karguak badituzte: alferez, eskutari haundi, xaiari, merin, leku zonbaitetako gazteluzain, erregearen jauregietan alkalde [...]. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 28. orr.
Herri hortako gazteluzaina baitzen Xarlex Beaumont-ekoa. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 172. orr.
Oraingoan, gazteluzainak manatuta ez du gotorlekuko atetik aitzina egin. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 47. orr.
Garrüzeko gazteluzainak sekula ez zuen galdegin bere mahaira ailegatzen ziren ale goxoen etorkiaz. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 64. orr.
Errege Henrikek ez zuen, bizi bitartean, gazteluzain edo kapitainik izendatu Garrüzen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 66. orr.