Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gaztaro 1 iz gazte denbora.

Gaztaroa nahasia da berez, han nortasuna hamaika duda eta durduza artean finkatzen baita.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 7. orr.

Nire umea gaztarora iristen denean.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 15. orr.

Gaztaroko «baldartasunetik» helduaroko galderetara.  Berria - Kultura   2004-07-07

Garai batean, aspaldi, nire gaztaroan, haur-denbora ezinbestez bizkor joanean, pozgarri zitzaidan edozein leku ezezagunetara lehenbiziko aldiz iristea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.

Oh, nire gaztaroa!, oh, nire gazte-denborako sasoia!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 167. orr.

Zolak haurtzaro eta gaztaro gogorrak izan zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 11. orr.

Bihotza erdibitzeko moduan bizi izan zuen gaztaroa abertzale gazteak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 56. orr.

Euskaldun menditarrei buruzko mespretxu hori, guk gaztaroan nozitutakoa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 74. orr.

Gaztaro menturazalea, unibertsitateko txantxak eta disziplina.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.

New Yorkeko zein lekutan ehortziko dut nik neure gaztaroa?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 476. orr.

Rafa gaztaroan zen mutiko zintzo, zuzen eta gurbilaz oroitu zen Sebas.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 202. orr.

Gaztaroko urte samurretan bizitzaren bideari ekitean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 190. orr.

Auzoko neskekin gaztaroko dantzaldietara joaten zenean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 135. orr.

Aurpegia ere aldatu zaio, eta gaztaro lore paregabe hura, pittin bat ximeldu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 307. orr.

Atepean Vitor Baia europako txapelduna (bigarren gaztaroa du honek).  Berria - Kirola   2004-06-19

2 irud

Aurpegi haiek guztiak ikusiak nituen, ordu batzuk lehenago, ia garaile, igande goiz baten gaztaroan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 100. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus