Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gaztainondo iz hosto horztunak dituen zuhaitz handi eta adaburu-biribila (Castanea sativa).

Lorategiaren isiltasun handiaren erdian, gaztainondoen itzal beltzaren pean uztaiarekin jolasean zebiltzan neskatxen ondoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 385. orr.

Bide ondoko gaztainondo baten gerizpean klikatu genuen harrapakina, apurrik ere utzi gabe.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 191. orr.

Akitua, ogi pixka bat hortzikatu nuen gaztainondo baten itzalpean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 232. orr.

Gaztainondo ihartu baten azpian.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 16. orr.

Hor zegoen, gaztainondoaren enborrean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 222. orr.

Gaztainondoaren sustraia lurrean barneratzen zen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 210. orr.

Haize leun eta epel batek inarrosi ditu gaztainondoak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 28. orr.

Gero ezponda ertzeraino jaitsi da, gaztainondo lerro bateraino.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 45. orr.

Ipar haize fina zebilen, bide bazterreko gaztainondoen hosto artean txistuka.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 104. orr.

Gaztainondo bikiak atarian.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 243. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gaztainondo baten (4); gaztainondo eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus