Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nahiago zukeen Augustine ez ezagutu, haren ile gogor gaztainkara ez ikusi izan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 168. orr.
Gizaseme sendo eta lerden bat sartu zen gelan; kizkur gaztainkara distiratsuak eta begi ilunak zituen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 429. orr.
Adats kiribil gaztainkara. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 100. orr.
Burua altxatu eta irribarre zabal bat etorri zaio ezpainetara eta argi-txinta bat begi gaztainkaretara. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 92. orr.
Zalditegira joan ziren, non bi behor ikusi baitzituzten, bata zuri-grisa eta bestea gaztainkara argia. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 111. orr.
Behinola erabilitako jaka gaztainkara lasai samar bat eraman ohi zuela soinean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 37. orr.
Oihal gaztainkaraz forraturiko beroki hartz-larruzkoa soinean eta neguko txano belarriduna buruan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 207. orr.
gaztainkara argia (4); zaldi gaztainkara (3)