Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bai, gauza ona da gatza; baina gatza gezatzen bada, nola gazitu berriro? Elizen arteko biblia Lk 14,34
Eta begiak gazitu egingo zaizkizu, haizeagatik eta hotzagatik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 279. orr.
Ezpainak miazkatzen dituzte, gazitzeko. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 303. orr.
Musu eman zioten elkarri kresalak gazitutako ezpainetan. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 84. orr.
Zauriak gazitzea bezalakoa zen, ordea. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 46. orr.
Disimulatzen ahalegintzen den arren, irria gazitu egiten zaio beti Vera xaloari. Berria - Kultura 2004-09-24
Kepa Butronen heriotzak gazitu egin zuen Leioako eta Sopelako ikastoletako kideen umorea. Berria - Euskal Herria 2004-06-01
Gazitzeko upelak garbitzen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 82. orr.
Arrain-puska bat erre eta jan egin zuen; gainerakoa gazitu. Elizen arteko biblia Tb 6,5
Jaki gazituak arras gogoko zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 257. orr.
Arkume izter gazitu bat, gozokia bezain guria. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.
Txerri okela gazituzko zerrendak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 80. orr.
Uretan egositako txerriki gazituaren puskak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 105. orr.
Ogia eta gazta ez ezik zerri gazitua ere janen genian. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 191. orr.
Hango freskurak, itsas oskoldunen laztasunetik arrain gazituen usain mingotsera pasatzen zenak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 189. orr.
Itsasoko ur beti hotzetan harturiko bakailao gazitua. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 254. orr.
Sardina eta antxoa gazitua ugari. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 255. orr.
Balea-haragi gazitu eta lehorra. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 256. orr.
arrain gazitu (4); arrain gazituen (3); gazitu berriro (3); gazitu eta (4); gazitu puska (5); gazitu puska bat (4); gazitzen eta (3); nola gazitu berriro (3); txerriki gazitu (4); txerriki gazitu puska (3)