Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gazelak lauhazka ibiltzen diren desertuak. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 20. orr.
Zutitu zen gero baina gazela izutu bat ematen zuen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 88. orr.
Gazela bat basoan bezain isilkiro mugitzen zen emakume hura mahai artean. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 83. orr.
Gazelak saretik bezala egin du ihes. Elizen arteko biblia Si 27,20
Gazelak Afrikako sabanan lehoien ihesi bezalatsu. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 71. orr.
Lehoiak bezain beldurgarriak eta mendiko gazelak bezain bizkorrak. Elizen arteko biblia 1 Kro 12,9
Berarekin eraman balitu bezala basamortuan bizi diren gazela-saldoak. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 19. orr.
Sofik bizia emanen luke zure gazela-begiengatik... Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 64. orr.
Ez dizut esango gazela begiak dituzula, / Ez zure ilea arratsaldeko haizea baino / leunagoa denik. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 86. orr.
Zurekin egon nahiko nuke zure gazela begiei begira... Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 117. orr.
Adeliari begira, bere basa-gazela bilatu zuen harengan. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 115. orr.
Neskak basa-gazela begi haiekin irribarre egin eta, uste dut zuk duzula niri emateko zerbait!, esan zuen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 99. orr.
Eskatu zituen biontzako jan-edanak, aldegin zuen gazela-emeak ohi bezain isilik. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 85. orr.
-Pena duk, bai -esan zuen Jontxuk, gazela-emeari keinuz kontua eskatzearekin batera. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 87. orr.
basa gazela (5); gazela bat (5); gazela baten (3); gazela emea (3); gazela nahiz (3); gazela nahiz oreina (3)