Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gradudun titulurik gabeko gaxte bat nintzen orduan.Gazteak eta gaxteak gogotik arizan dira laguntzen langileria ere bihotzekin. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 117. orr.
Errezilgo Irureaundiko indartsuak, artean oso gaxtea edo kasik umezarra zela, hamabi arroako harria bizkarrean berdindu zuelarik [...]. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 203. orr.
Nire lantokiko gaxte odolgabeak apezkumeak baino goizago erretiratzen dituk gauaz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 39. orr.
Itsaso zabal baztergabeko horretan urturik daude nere arbaso gaxteen eta neure neronen begi biak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 293. orr.
Goizoilanda, deitu izan zaio, mutiletan gaxterik hasten den neskatoari , edo martxoko oilar gorri nahiz oilar gangar gorri berriz, gaxterik neskazale nabarmentzen den mutilar. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 163. orr.
Gaxte-gaxteak ginen, eta irratia txiki-txikia, baldarra, sei urteko haur bati dagokion gisan. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 89. orr.
Mutilak abuztuan puta mari-gaxte horrekin plana duela erran dio igotzean. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 70. orr.