Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gauzaki (65 agerraldi, 27 liburu eta 4 artikulutan; ETCn 183 agerraldi) iz objektua.

Eskuan dirua izateko beste modurik izan ez zuenean, etxetik gauzakiak eramaten hasi zen, "oroigarri gisa", esaten zuenez.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 41. orr.

Larruzko uhalez bildutako gauzaki metaliko bat zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 41. orr.

Portzelanazko gauzaki mordoa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 111. orr.

Gauzaki soliduak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 126. orr.

Gehienek, gauzaki baliotsuren bat etxetik hartuta, ihes egiten zuten.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 95. orr.

Horregatik min ematen zidan inork emakumeak gauzakiak edo abereak balira bezala erabiltzeak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 68. orr.

Mari Karmen ia sinetsia dago bera gauzaki txolin, zentzugabe eta gauzaeza dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 139. orr.

Kantek ez ditu espazioa eta denboraren adigaiak soilik irauli, baizik gauzen oinarrizko adigaiak berak ere bai, objektu edo gauzaki baten adigaia oro har.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 9. orr.

Animaliak, landareak, eta gauzakiak berbetan agertzen dira.  Berria - Kultura   2004-05-29

Animaliak eta gauzaki bizigabeak.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 71. orr.

Lehen legea hau da, kultur irrada integral bat, argi-irrada integral bat bezala, bere osagaien espektroan difraktatzen dela, gauzaki errefraktario batera sartzean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 144. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gauzakiak eta (6); gauzakiak eta gizakiak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus