Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gauzagarri izond gauza daitekeena.
Euskal gizartean bakarrik gauzagarria den irtenbide bat. Berria - Euskal Herria 2004-04-23
Ametsez bizi zen, gu guztiok bezala, baina haren ametsak zuhur ziren, kamuts ziren, gauzagarri, errealitateari hurbil, ez erromantiko, kosmiko. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 40. orr.
Bada, Irujo ministroak Galindez gau-ehiztaria bidali du Madrilera, faxistatzarra bila dezan eta horrela trukea gauzagarri bihur dadin. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 88. orr.
Egitasmo guztiak gauzagarriak izan daitezen zer egin behar den. Berria - Euskal Herria 2004-10-10
Bide baketsu eta demokratikoen bidez proiektu politiko guztiak gauzagarri egiteko moduko joko arauak hitzartzea. herria¬