Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gauzaez (ETCn 80 agerraldi; orobat gauza-ez) 1 izond ezgauza.

Klarak, Andre pobreen mirabe ezerez eta gauzaezak, osasuna opa dio.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1198. orr.

Klarak, Kristoren mirabe apal eta gauzaezak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1200. orr.

Bistan zen andre hura gauzaeza zela bizitzeko; batere indarrik eta helbururik gabe, ohitura txarren harrapakin erraza.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 168. orr.

Ez, ez dut asmorik chowder-tarrei gure leinu hautsi eta gauzaezaren gaineko egia azaltzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 205. orr.

Mundu guztiak dino Hufflepuffen denak gauzaez hutsak direla.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 76. orr.

Hizketa modu gatzatu, sustantibo [...] hori ustelagoa, pedanteagoa, gauzaezagoa eta engainagarriagoa da beste mintzamolde higikor aditzekikoa baino.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 168. orr.

· Gure herria "degradatua, bortitza, zabarra, moldakaitza, kristau izenaren gauza-eza" deklaratu zuten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 268. orr.

2 iz ezgauza.

Bere gauza-eza eta indar eskasa gogoratuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 943. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus