Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gautxoriak entzun genituen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 111. orr.
Noizbehinka kabala errebelatu bat gurutzatzen nuen, gautxori baten auhena hautematen eta bat-batean herri argiztatuaren muinera heltzen nintzen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 91. orr.
Gautxori harrapari baten grinaz. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 79. orr.
Kalakari isilezina, bidaiari ipurtarina, gautxori nekaezina, edale zoroa eta emakumezale gogorra. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.
Bitartean, musikaren arrimuan, betetzen hasia da taberna gautxoriez eta artista mozkortiez. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 84. orr.
Gautxorien biltegi diren nolabaiteko edaritegietan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 39. orr.
· Gautxori zerbitzua izan da hazkunderik handiena izan duena, asteburuetan gauez zerbitzua ematen duena, alegia. Berria - Euskal Herria 2004-03-03
Ongi etorri Gautxori-busera, sorgin eta azti galduen larrialditako karraiora. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 33. orr.
gautxori busa (5); gautxori busak (4)