Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bat-batean gautu zuen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 194. orr.
Kanpoan gautzen ari zuen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 272. orr.
Gautua zuen itzartu zenerako. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 119. orr.
Arratsaldea gautu zuen, egun bero baten ondotik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 227. orr.
Andre dena Mariaren egun honen hondarretan, gautua zuen aspaldian eta oraino bidean ziren. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 111. orr.
Eta gautu balu bezala ilundu zen zerua. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 59. orr.
Hooch andrea susto batez esnatu zenerako erabat gaututa zegoen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 210. orr.
Urbanizatu gabeko paraje bakartia zen hura, desolatua, baita beldurgarria ere erabat gaututakoan. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 100. orr.
· Arratsaldea gautu zuen, egun bero baten ondotik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 227. orr.
Arratsalde gautuko zazpiak eta lau minutu ziren Dionisosek Mikelen logelako atea ireki zuenean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 93. orr.
eta gautu (4); gautu eta (4); gautu orduko (3); gautu zuen (8); gautu zuenean (3); gautua zuen (5); gautzen ari (7); gautzen ari zuen (4); gautzen hasi (4)