Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gautar (orobat gautiar g.er.) izond 1 gauari dagokiona; gauekoa.

Hontza gautarrak eta mozolo isilak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.

Igelak, apoak, zingiretako kantari gautar horiek guztiak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 93. orr.

Hasieran beldur zen bisitari gautarrak ez ote zion kalte egingo.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 23. orr.

Bilkuratik etxerako ibilaldi gautarrean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 106. orr.

Joan-etorri gautiar zaratatsuei.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 190. orr.

Hautsezko mugurdi-argia hiri zuri gautiarrean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 274. orr.

Katuen begirada elektriko gautar hori galtzen ari da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 37. orr.

Ene esku ukaldi gautarra ez zitzaiokeen aski: egiazko arta sail baten premia zeukan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 206. orr.

Ilargi gautarra?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 246. orr.

Oreina, esate baterako, Europako leku gehienetan gautar bilakatu da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 188. orr.

2 (izenlagun gisa)

Atlantic City-ko hiribide nagusian zehar zihoan, argiz eta gautiar bizitzaz pil-pil.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 135. orr.

3 (izan aditzarekin)

Gautarra zen ohituraz, eta dantzarako zaletasuna eta haurrak lapurtzeko jaidura zuen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 193. orr.

Oso disko gautiarra da, gauaren erritmoa, xuxurla gordetzen ditu.  Berria - Kultura   2004-12-01

Loa eta gaua, bistan da, batera datozela, eta ageri denez, Txomin ere gautar izaki.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 48. orr.

4 (izen gisa)

Orain, bertze gautiar bat ari zen, gizaseme bat, leku berean ate joka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 20. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus