Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bada jendea gaupasak on egiten diona. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 357. orr.
Distira alaiak, gaupasa alaiaren ostean; distira malenkoniatsuak, gaupasa malenkoniatsua suertatu bada. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 144. orr.
Akrokorintoko gau-pasaren ondoren, hondarretan etzanda egin dugu lo. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 237. orr.
Zoriontsuaren bizia programatutako gau-pasa baten tankerako bizi-pasa bat da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 130. orr.
Gaupasa aurpegiarekin. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 84. orr.
Gau-pasa egiten ari duk errege, topaka, parrandan jo eta su, dantza-zalaparta bizian. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 53. orr.
Batzuetan igande goizean etxeratzen nintzen gaupasa egin ondoren eta arratsaldera arte lo egiten nuen. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 63. orr.
Ama zaharra ohean artean, gaupasa eginak kafea berotu eta, katilukada bat erdia baino gehiago pattarra zuela zurrutatu zuen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 97. orr.
Gau hartan ere gaupasa egindako jende ugari zebilen kaleetan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 167. orr.
Berarekin egin nuen neure lehen gaupasa. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 37. orr.
Ameriketako Estatu Batuetako Armadako soldaduak ibili ohi ziren Berlingo gaupasa taberna batean 1986an gertatu zen leherketagatik. herria¬
alkoholaren eta gaupasaren (3); gaupasa egin (7); gaupasa eginda (4)