Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gauekotasun iz zerbait gauez gertatu izana.
Harengan ez zegoen ezer angustiarekin zerikusia zeukanik, are gutxiago oraindik klandestinitate edo gauekotasunarekin. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 228. orr.
Gauekotasunarekin eta azpikeriarekin hartutako erabakia da. Berria - Ekonomia 2004-08-03
Datu hau ez baitzen egunkarietan azaldu, ziur asko ordu hori aipatzea, urte berri egunaz ari garelarik, gaukotasuna aitortzea zatekeelako. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 438. orr.