Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gaucho iz Argentina eta Urugaiko panpetako biztanlea, eskuarki abelzaintzan aritzen dena eta alderrai bizi dena.
Halako gauchorik Hegoaldean baizik ez dela gelditzen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 109. orr.
Ordokiko gauchoak mendi erpin edo muinoetakoak baino zaldun hobeak direla uste zuen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 191. orr.
Gaucho zahar geldiak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 111. orr.
Irabazle dira barbaroak, gautxoak dira irabazle. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 52. orr.
Joan den mendetik gautxoek gupidarik gabe ehizatu dute [tigrilloa], aziendaren babesaren aitzakiaz. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 96. orr.