Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gatzontzi iz sukaldean eta mahaian erabiltzen den gatzaren ontzia.
Bi hortzeko sardexka bat eta, azkenik, gatzontzia, zeina ez baitzegoen mahai gainean tente jartzerik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 97. orr.
Gatzontzia hartu eta manteleko lore-irudi baten gainean ipini zuen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 85. orr.
Kontzientzia hertsiaren gatzontzian ere harrak sor baitaitezke. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 459. orr.
Azalpen bat edo gatzontzia eskatu orduko. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 50. orr.
Gatzontzia zakarrontzian husten zuen bitartean, [...]. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 132. orr.