Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gatzgabe (ETCn 102 agerraldi; orobat gazgabe ETCn 3 agerraldi) 1 izond gatzik ez duena.

Ipuin gatz-gabeak direla.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 146. orr.

Herri-ipuin gatz gabeak baztertu, bada, eta, ordainetan, fabula sasi klasiko bat kontatzen jartzen du bere seme Txomintxo.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 146. orr.

Akaso horregatik gogoratzen dut hain ondo igelaren kontu gatzgabe hura ipuin harrigarri bat bailitzan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 84. orr.

Han deskribatzen diren pertsonaia eta egoera azalean gatzgabeei.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 152. orr.

Ez zitzaion batere gozoa gertatuko nirekikoak eta aitarekikoak egin beharra, baina erreakzio bortitzak eta behazuna lekuz kanpo zeuden haren portaeran, askotan gatzgabea zela emateraino.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 59. orr.

2 gatzgabeko izlag gatzgabea.

Artiko aldean dagoen Itsas Jelatuan, ibaietako ur gatzbakorik ezean, itsas hartako azpiko ur gatzduna igoko litzateke ur gainera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 286. orr.

Une hartan berriro ere mintzatu zen bere ohiko hizketa molde gatzgabekoan: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 315. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus