Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gatzatu2 iz mamia, esne gatzatua.
Ondoren, gatzatua, esnea eta atonduriko zekorra hartu eta bisitarien aurrean ipini zituen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 50. orr.
Arkume eta gatzatua suelto jan eta gero. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 120. orr.
Balak eskuetan neukan potean jo eta gatzatu pasteurizatuaz blai eginda utzi ninduen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 149. orr.
Gatzatua eta eztia jango ditu haurrak, gaitza baztertzeko eta ona aukeratzeko gauza izan arte. Elizen arteko biblia Is 7,15
· Ur horiek sortzen diren lur horretan, gatzatuaren antzeko zuku bat aurkitzen baita azpian. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3790. orr.