Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gatzagia botatzen zitzaion, koilaratara bat eskas, eta uzten zen, haurrek eskolako lanak egin bitartean, kailatzera, burburaka eta ketan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 38. orr.
Gazura, berriz irakinarazten zen, gatzagiz hornitzen, bigarren gasnaren moldatzeko. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 39. orr.
Gatzagi transgenikoarekin egindako gazta. Berria - Euskal Herria 2004-04-17
Baina ez daukagu gatzagirik, eta esnea mamitu ezean alferrik gabiltza. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 119. orr.
Pertsona bat, hots, boterearen eta beldurraren gatzagiz mamitutako gixaixobanako bat, boterearen eta beldurraren kontrako elementu bat izan litekeela uste izatea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 276. orr.