Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero, bagoi estaligabetan kargaturik, gatibualdi berri baterantz eraman zituzten, Buchenwald-era eta Mauthausen-era. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 196. orr.
Babiloniako gatibualditik itzultzen eta beren arbasoen hiria zen Jerusalem inguruan garrantzi politikorik gabeko tenplu-estatua eraikitzen utzi zien. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 237. orr.
Judatik Nabukodonosorrek deserritutakoen babiloniar gatibualdian, sortzen ari zen erlijio nagusi batentzat inkubagailua izan zen hiriburua. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 58. orr.
Avignongo aitasantuen babiloniar gatibualdi (1309tik 1377ra) deitu izan den horretan. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.
Gatibualdia eramangarriago egitearren. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 163. orr.
Bi urteko gatibualdian. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 212. orr.
Lehenengo gatibualdia honetan datza: gizakia sorkariekiko maitakeriaz atxiloturik geratzen da [...], Egilea ahaztuz maitatzen ditugunean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 69. orr.