Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gatibu (ETCn 3.860 agerraldi; orobat katibu g.er.) 1 iz gesteren mende askatasunik gabe dagoen pertsona.

Gerra hasita, Alsaziatik Letoniaraino ugaldu ziren kontzentrazio-esparruak, eta gatibuak ere hainbat herrialdetakoak ziren.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 12. orr.

Gadafi Fundazioak dei bat egin zien atzo bahitzaileei, gatibu hauek ez ditzaten hil.  Berria - Mundua   2004-07-11

Afganistanen AEBetako soldaduen esku diren gatibuak sistematikoki torturatu dituztela zabaldu zuen atzo Erresuma Batuko The Guardian egunkariak.  Berria - Mundua   2004-06-24

Ivan Emirra denda barruan zegoen gatibuak kanpamentura garraiatu zituztenean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 259. orr.

Bakeroen barrenean, askatasun eske zebilen gatibua zen zakila.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 145. orr.

Gatibu taldearen zaindariei.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 281. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gatibu-zirak ere [...] ez zuen ezertarako balio.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 169. orr.

Buruak sorbaldetan hondoratuta, sudur nabarmenak, gatibu-piltzar zikinak lepo konkorretik dilindan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 141. orr.

Txapel urdin ilun ederraz eta hiruki gorria zeukan gatibu-jakarekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 195. orr.

Bidaiarako jantzi zizkidaten alkandora eta gatibu-prakak nire zauri irekietara itsatsita zeudela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 188. orr.

Elizkizuna bere horretan egiten du, gatibu-jantziz eta txanoarekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 152. orr.

Gatibu–txano zabalaren azpian eta sudur berezi horren gainean, aurpegi berezi horretatik, begi ñimiño, artega bi ikusi nituen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 146. orr.

Lepoan ebakitako zati karratua, gatibu-oihalez adabatuta, praken albo banatan olio gorrizko pinturazko orban luze eta ezabaezinak, eta bularrean eta ezkerreko hankan hiruki gorria eta gatibu-zenbakia.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 216. orr.

2a (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gerra-gatibu baten ihes-ametsaren gisa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 113. orr.

Zergatik engainatu nauzu eta nire alabak gudu-gatibu bezala ekarri?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 88. orr.

3 (izenondo edo izenlagun batez)

Ni laboratorioan nintzen beste bi gatibu espezialistarekin, Greziatik erromatar aberatsek inportatzen zituzten esklabo eskolatuen antzeko baikinen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 281. orr.

Gatibu errusiar eta siberiar multzo bat zekarren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 267. orr.

Ailegatuko ahal zaizkizu harresi itzel honetako gatibu errukarri honek jaulkitzen dituen marrumak!  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 25. orr.

Gerrako gatibu izan zen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 179. orr.

4 (izenondo gisa)

Erantzun hark emakume gatibu baten ahotan erakusten zuen ausardiagatik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 171. orr.

Borreroak galdekaturik, mauritaniar gatibu batzuk bidaztiaren kondaerarekin bat etorri ziren.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 115. orr.

Erosle gatibuen zirkuituei.  Berria - Kultura   2004-01-15

Josuk irakurle gatibua deitzen duen hori.  Berria - Kultura   2004-01-15

5 (predikatu gisa)

Bigarren gerla denboran, Alemanian gatibu egon zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 43. orr.

Lau egunez halaber polizia judizialaren egoitzetan gatibu egon zen, bere aitaren etxean arma gordagi bat atzeman ziotelako.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 196. orr.

Berarekin batera gatibu ziren hiru pertsonen exekuzioaren lekuko izan zela.  Berria - Mundua   2004-07-11

1939an mobilizatu eta Alsaziara eraman zuten, baina naziek handik gutxira gatibu hartu zuten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 8. orr.

Handik hegoaldeko tribukoek herrietan sartu, gizon zein emazte gatibu hartu, eta zuriei saltzen zizkieten.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 51. orr.

Baina beren bidaia harrigarri horietakoren batean planeta ahaltsu baten hurbiletik igaro baldin badira, [...] nagusi berri horrengana itzultzen dira orduan, eta handik aurrera gatibu edukitzen ditu.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 393. orr.

Pentsuak gatibu dauzkagunean Egiari bizkarrez gagozkio: antsian behera goaz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 102. orr.

Angelo de La Cruz filipinarra gatibu dutenek iragarri zuten atzo ez dutela hura aske utziko Filipinetako azken soldaduak Iraketik alde egin baino lehen. herria¬

1.200 lagun inguru gatibu atxikitzen zituzten 26 bahitzaile hil dituztela segurtasun indarrek.  Berria - Mundua   2004-09-05

Danielek, Judatik gatibu ekarritako horrek.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 172. orr.

Begira ezazue ea gatibu bizi direnak libreak bezala ugaltzen diren.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 275. orr.

Psikiatra baten edo sendagile baten atzaparretan gatibu bizi beharra.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 177. orr.

Oraindik ere haien gatibu sentitzen nintzen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 234. orr.

Itsas ainarak, kormoranak eta plastikazko ziruditen alga petrolio likitsean gatibu geratu ziren, bizia hausten bailitzan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 72. orr.

Frantziako eta Espainiako kartzeletan gatibu hemeretzi urte egin ostean.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 17. orr.

Jainkozko izaeran partaide zarenez, zer dela eta egiten zara sorkarien gatibu?  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 39. orr.

Eta konturatuko zara, nik erranik batez ere, hainbat urte sineste horien gatibu higatu dituzula.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 138. orr.

Gogoeta horri amaren oroitza elkartzen zitzaion, bai eta Nadiarena ere, bata Omsken atxikia, bestea Irtisheko txalupetan bahitua, eta gatibu, inondik ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 260. orr.

Ez dut inolako gogorik tatariarren gatibu behin betiko izateko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 263. orr.

Lili eta biok, ohean, bata bestearen besoetan gatibu, elkarri musuka.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 62. orr.

Menperatu behar luketen sexuaren gatibu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 276. orr.

6 -en gatibu izan da ad

Azken batean, gertaeren gatibu zen bera ere.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 169. orr.

UPNren ustez, Zapateroren gobernua «abertzaleen gatibu» da.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Denak hemerotekaren gatibu gara.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Nahi bainuke nik amodio-jostetetan zure gatibu izan, degidazula nahi duzuna.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 66. orr.

Horra idazlearen patua: badaki dena esanda dagoela, badaki, halaber, topikoen gatibu dela, baina barrengo har aseezinak idaztera behartzen du, inoiz ezer berririk esatera helduko den bihotzerrez (eta esperantzaz).  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 48. orr.

Gatibutasun handiegia da norbere maitakeriaren gatibu izatea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 70. orr.

Jon Juaristiren kiribil malenkoniatsuaren gatibu garenoi, baina, askoz iradokitzaileagoa zaigu Zéro de conduite.  Berria - Kultura   2004-09-22

7 gatibu lan preso dagoenak kondenaren parte gisa egin behar duen lana.

Gatibu-lanaren aurkako Askapenerako Fronteko buru izan zen.  Berria - Gaiak   2004-04-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus