Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gatazkatsu izond gatazkaz betea.

1868ko irail gatazkatsu harez geroztik, bost urte oso joanak ziren ia-ia.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 10. orr.

Turkiako historiaren urte gatazkatsuenak ziren, dinastia otomandar higatua erori eta mendebaldekoen estiloko errepublika sortu zen garaia.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 7. orr.

Ontziola publikoen egoera gatazkatsua konpondu dadin.  Berria - Ekonomia   2004-02-18

Landabenen lan harremanak gaiztotu eta lanegunak jaiegun bihurtzearen ondorioz, ezegonkortasuna eta egoera gatazkatsuak sortuko dira gaiak hornitzen dizkiguten enpresetan.  Berria - Ekonomia   2004-03-16

Nihaurek ere banuen eskua harreman gatazkatsu haietan: hamabortz-hamasei urtetan gogotik xaxatzen nituen anaia gazteagoaren aurka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 128. orr.

Etxean entzundakoagatik dakit ez zuela porrota irensten jakin eta harreman gatazkatsuak zituela jendearekin.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 114. orr.

Borondate gatazkatsuek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 334. orr.

Bi begi ukanki eta bat baizik ez zabaltzen, agertzen dena bere osotasun gatazkatsuan ez ikusteko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 119. orr.

Errepublika historikoen gorabehera gatazkatsuekin eskuinak sortu duen topiko-multzoa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 42. orr.

Gatazkatsua ez bada ere, partida gogorra izango dutela badaki Aguirrek.  Berria - Kirola   2004-11-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egoera gatazkatsua (3); eta gatazkatsuagoak (4); gatazkatsua izan (9); gatazkatsua izan da (3); gatazkatsuak izan (7); gatazkatsuak izan ziren (3); gero eta gatazkatsuagoak (3); harreman gatazkatsuak (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus