Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gastronomiko iz gastronomiari dagokiona. ik gastronomia 2.
Hemen kirol, kultur eta gastronomi elkarteak dira, gehienbat gastronomikoak. Berria - Kirola 2004-06-22
Zarauzko elkarte gastronomiko batean izena eman zuen. Berria - Euskal Herria 2004-04-29
Jardunaldi Gastronomikoak ari dira egiten. Berria - Kultura 2004-07-02
Arazo gastronomikoa? Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 93. orr.
Memoria gastronomikoa da nirea, beste batzuena numerikoa edo geografikoa den bezala. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 119. orr.
Larrua jotzea baino zakarragoa, bilkuren ondotiko onanismo gastronomikoa... batez ere harremanen anorexiarekin ezkontzen denean! Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 96. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)