Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gasolina iz 1 petroliotik ateratako hidrokarburo nahasketa, batez ere ibilgailuen erregai gisa erabiltzen dena.

Autoak-eta gasolinaz hornitzeko.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 33. orr.

Gasolina petroliotik ateratzen da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 227. orr.

Gasolina hartu eta beste auto baten bolantean, beste emakume baten ondoan eseri ninduan behin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 166. orr.

Lehenbizi jan eta gero gasolina hartu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 184. orr.

Bazkaltzeko gelditu naizenean gasolina jartzea ahaztu zait.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 111. orr.

Bilbotik Donostiarako errepidea igarotzeko baimena, zigilu guztiekin; kamioia neurekin eramatekoa, eta tankea gasolinaz betetzeko txartel batzuk.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 33. orr.

Paperak eta gasolina eskuratu behar genituela aurrena.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 23. orr.

95 oktanoko gasolina.  Berria - Ekonomia   2006-04-16

Urtebetean, %14,5 garestitu da gasolina eta %10,7 gasolioa.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 100. orr.

Gasolina agortu arte.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 95. orr.

-Etxetik gutunik ailegatu zaizu gaur? -galdetu zuen, gasolinaren adierazlea seinalatuz, deposituaren hiru laurden markatzen baitzuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 20. orr.

Gasolinaren prezioak gora egin duen arren, salmentek bere hartan jarraitzen dute.  Berria - Ekonomia   2004-08-08

Gasolinaz urri nabilela dioen argixkaren antzera.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 45. orr.

Hegazkinen kontrako kanoi bat ere (Vofors markakoa) erre genuen garai hartan gasolinarekin su emanda.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 52. orr.

Gasolina erreak, trafikoak eta hautsez beteriko kaleek isuritako usainarekin nahasita.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 270. orr.

Hautsa eta gasolina errea nahasirik zituen bafada bat bota zion taxiak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 319. orr.

2 (neurriekin)

10.000 litro gasolina isuri dituzte Donibane Lohizunen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Alde batera utziko dut, hortaz, Tomek bidearen beste aldean zegoen gasolindegitik latontzi bete gasolina oktano-zenbaki handiko nekez ekarri zuelako kontua.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 188. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gasolina-tankea hutsik zegoen ia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 184. orr.

Gasolina galoia 1,42 dolarreraino jaitsi zen.  Berria - Ekonomia   2004-05-22

Urte hasieran baino 0,13 euro gehiago ordaindu behar da berunik gabeko gasolioa litroko.  Berria - Ekonomia   2004-11-02

Giltzapean zeudela zigiluak eta gasolina-txartelak.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 35. orr.

Gasolina isurgailu baten parean gelditzen naiz.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 111. orr.

Itziarko gasolina zerbitzugunearen inguruan.  Berria - Ekonomia   2006-01-10

Auto bat errausteko erabili beharreko gasolina dosi doiaz.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 93. orr.

Gasolina biltegiak 2,4 milioi upeletan hazi ziren.  Berria - Ekonomia   2004-08-05

Entzun dut hemen ere [...] gasolina-ekoizpenean dihardutela, baina petroliotik izan beharrean ikatzetik eskuratzea ahalbidetzen duen aurkikuntza batekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 150. orr.

Automobil baten tankeko erregaia karburagailuan prozesatu behar da; gasolina-lurrun eta aire nahasketa gisa irteten da karburagailutik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 208. orr.

Alga-, gasolina-, molusku- eta ezin bereizizko usteldura-usain nahasia zeriela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 49. orr.

Arrastiri hartako gasolina-usainari eta taxi-hotsari gaina hartuta.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 381. orr.

Gasolina-bafadak, motoreen zalaparta.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 501. orr.

4 gasolina ontzi (orobat gasolinontzi) gasolina tankea.

Hainbat lekukok gizon bat ikusi zuten etxebizitan sartzen gasolina ontzi batekin.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Dena dela, gasolindegi batean gelditu zen, gasolinontzia betetzera.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 211. orr.

Ontzia berriztatu dute [...] eta, garrantzizkoa dena, lanon ostean gasolina-ontziak goi-goiraino bete dizkiote.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 156. orr.

5 gasolina tanke (ETCn 19 agerraldi) berebiletan, gasolinaz betetzen den ontzia.

Gasolina-tankea hutsik zegoen ia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 184. orr.

Azukrea gasolina-tankean eta erregai-hodietan, dio.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 220. orr.

Gordetegi bat izaten du, gasolina-tankeari konektatua, eta, beste muturrean, metalezko disko malgu bat, atzera eta aurrera mugitzen dena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 176. orr.

Bi hodiek, gasolina-tankekoak nahiz karburagailukoak, balbulak dauzkate, erregaia okerreko aldera joan ez dadin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 176. orr.

6 gasolina zerbitzugune (ETCn 183 agerraldi)

Etxaldeak, gasolina zerbitzugune galdu bat.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 34. orr.

Usurbilen, Irunen NI errepidean eta Altsasuko hiru gasolina zerbitzugunetan.  Berria - Ekonomia   2004-10-12

Taxilariak: erregaiaren gaineko zergak jaisteko edota gasolina zerbitzugune profesionalak sortzeko eskatu diete administrazioei.  Berria - Ekonomia   2004-08-22

Gasolina zerbitzuguneetako lan itunaren negoziazioa eten egin da Bizkaian.  Berria - Ekonomia   2004-02-04

Eroskik hipermerkatua eta gasolina zerbitzugunea kudeatzen jarraituko du.  Berria - Ekonomia   2004-02-22

· Atzerako ispiluari begiratu eta txikitzen ikusten dut idazkuna, errepidearen lerro horia eta gasolina gune txikia.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 108. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus