Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gaskoi (ETCn 1.017 agerraldi; orobat gaskoin ETCn 173 agerraldi, eta kaskoin ETCn 202 agerraldi) 1 izlag/iz Gaskoiniakoa, Gaskoiniari dagokiona; Gaskoiniako herritarra.

Ez dela hainbeste kaskoin kanturik entzunen nola euskaldun kantua Baionan.  Herria   2003-08-14

Joan, Roman eta Mateu Baudoin musikari gaskoiek.  Berria - Kultura   2004-12-24

Gieure Baionako apezpiku gaskoinak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 184. orr.

Mosketarien kapitain gaskoin batek, d´Orthez kapitainak hain zuzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 170. orr.

Euskaldunok eta gaskoiek musika tresna antzekoak erabiltzen ditugu.  Berria - Kultura   2004-12-24

Euskaldunen, bretainiarren, flandriarren eta gaskoinen frantsesteko lehen oztopoa haien hizkuntza bereziak zirela.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 115. orr.

Lehen, Baiona kaskoina zela, omen, orai euskalduntzen ari.  Herria   2001-08-09

2 (hitz elkartuetan)

Euskal tradizioko doinuak [...] parez pare daude gaskoi jatorrikoekin.  Berria - Kultura   2004-12-24

· Euskal tradizioa eta gaskoia uztartzen ditu.  Berria - Kultura   2004-06-18

• 3 izond gaskoierazkoa.

Baina hitza gaskoia da.  Berria - Kultura   2004-12-24

• 4 iz gaskoinen hizkuntza. ik gaskoiera.

Informazio orrietan euskara eta gaskoia sartzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-10-24

Gaskoina baizik ez zekitenen artean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 64. orr.

Euskaraz, frantsesez eta gaskoinez.  Berria - Euskal Herria   2004-03-25

Eta... errexa da hori, euskaraz bihurtzea kaskoinez egina dena.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 193. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Elizbarrutiko ikastegi guztietan euskal (edo gaskoin) irakaskuntza programa zedin Euskal Herrian.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 184. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gaskoi (3); eta gaskoia (3); eta gaskoiez (3); eta gaskoina (3); gaskoi batzuk (3); gaskoi eta (3); gaskoinen plazan (4); zuen gaskoiak (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus