Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gartsu izond 1 garrez betea.

Su gartsuak bere zarata beldurgarrian oihanak sustraien hondoraino irensten zituenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 377. orr.

Su gartsuak itzali.  Elizen arteko biblia   Heb 11,34

Zuzi gartsu bat zeukan bularraldean sutan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 140. orr.

Zerua gori-gori ageri zen hiriaren gainaldean, eguzki sarrera gartsu bat bailitzan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 152. orr.

Argi zuri bat da, baina egun berriko eguzkia bezain gartsua.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 35. orr.

Eskualde menditsu horren azpian lur beroak eta iturri ugari aurkitzen dira; eta horrelakorik ez litzateke sortuko barru-barruan ez balira su handi gartsuak izango, sufrez edo alunbrez edo betunez egindakoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1070. orr.

Argi zuri bat da, baina egun berriko eguzkia bezain gartsua.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 35. orr.

Euren gorputz gartsuak ortzian zehar bazkatuz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 337. orr.

Hala, haren gogoaren oldar bizia garaile izan zen, eta urrun jo zuen, munduko eremu gartsuaz harago.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 37. orr.

· Xanpainaren ondorioz, begirada distiratsua eta gartsua zeukan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 55. orr.

2 kartsua.

Suak bezala erretzen duen grina gartsua du.  Elizen arteko biblia   Si 23,16

Elkar maite zutela esan zitekeen; begiradatxo gartsuak gurutzatzen zituzten eta inoiz musuka elkar jan beharrean harrapatu nituen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 10. orr.

Neska hitz gartsuetan kulunkatua sentitu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 143. orr.

Ireneri maitemin gartsuz dedikatuak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 221. orr.

Haren jarraitzaile eta fededun gartsu bihurtu zen ia berehala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 60. orr.

Haren fede gartsua, haren heretikoei buruzko aihergoa.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 180. orr.

Edozein epaimahai aspaldi hasiko zen negar-zotinka halako alegatu gartsua entzunda.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 307. orr.

Hain baitzen gartsua gure gogoa.  Elizen arteko biblia   1 Ts 2,17

Erreformaren misiolari gartsuak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 84. orr.

Parlamentuan txepelkerietan ibilitakoak kaleratu eta puritano gartsuez osatu zuen Parlamentu berria.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 170. orr.

• 3 (predikatu edo adizlagun gisa)

Ni beti xakean gogoz eta gartsu aritu naiz, eta oso desafio ezberdinak dauzkat aurrean oraindik.  Berria - Kirola   2004-09-18

Lipar batez, bere burua ikusi zuen eta, behinolako urteetan bezala, gartsu eta arin sentitu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 489. orr.

Aldian behin teoriarik xelebreenak azaltzen zizkidan, gartsu eta bero beti, gizakiaren eboluzioaz, hil osteko berraragitzeaz edo zernahitaz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 49. orr.

—O, bai —esan zion Hermionek gartsu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 139. orr.

Gogoz gartsu izan arren, ahula baita gizakia.  Elizen arteko biblia   Mk 14,38

Idazlearen hainbat albiste eman zidan Öchlerrek, erdi ahapeka baina gartsu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 308. orr.

Heroi baten antzera atera da Jauna, borrokarako gartsu.  Elizen arteko biblia   Is 42,13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bihotz gartsuz (3); eta gartsu (7); eta gartsua (5); eta gartsuago (4); gartsu bat (6); gartsu batez (3); gartsu eta (12); gartsua eta (5); gartsua zen (3); gogoz gartsu (3); hain gartsu (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus