Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

garraztu, garratz/garraztu, garrazten 1 da/du ad garratz bihurtu.

Eta, eritasunarekin batean, ene bularretako esnea mintzen eta garrazten hasi zitzaidan, eta, hondarrean, galtzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 623. orr.

Niri ere sentipen beraren ozpinak garraztu baitzidan ahosabaia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 365. orr.

Berehala garraztu zitzaidan, ordea, eztia: kalean aurrera gindoazela, Klaus elkartu zitzaigun atzetik oihuka etorrita.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 48. orr.

2 irud (zerbait)

Abotsak sarritan eztarria mintzen eta, oihuak kanporatzean, zintzurrestea garrazten du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 261. orr.

Bakearen ardiestea hauteskunde estrategiapean ezartzeak giroa garraztu egiten du, eta gizarte hausturaren irriskua azkartzen.  Herria   2001-01-11

Haurtzaroa garraztu zidan Line demonio hura.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 63. orr.

Nire izaera garraztu eta gozakaiztu egin dela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 22. orr.

Oso gogoan zuen nola tumore bat aurkitu zioten buruan, nola bi bider ere egin zioten ebakuntza, nola umorea erabat garraztu zitzaion.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 57. orr.

Baina gehiegi edaten bada, barrua garrazten du, eta erronkak eta borrokak sortarazten.  Elizen arteko biblia   Si 31,29

Hainbesteraino garraztu zen gure arteko harremana, iruditu baitzitzaidan oso zitekeena zela berriro ere telefonoa pausatzea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 71. orr.

Odol-berotasuna ez da zuzentzen odol hori gehiago garraztuz, ezta espetxearekin garunak iziotuz, edota bakardadearekin irudimena hauspotuz.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 23. orr.

Beiztegi kapitainak, bihotza garrazturik, erretiradako agindua jo zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 65. orr.

Neskatila berriro autoan sartu zenerako, oso berandu zebiltzan, eta umorea garraztuta zuten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 60. orr.

3 irud (norbait)

Laster garraztuko da gizona, eta zuen gobernuaren aurka jarriko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 240. orr.

La Sarrietteren esker gaiztoak Lecœur andrea garraztu zuen azkenean, eta, suak harturik, berba lohiak baino ez zitzaizkion irteten ahotik, aipatzen zuenean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 102. orr.

Lacaillek, garrazturik, [...] burgesen baretasun gozoari begiratzen zion begi uherrez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 165. orr.

Garrazturik eta barneminduta joan nintzen.  Elizen arteko biblia   Ez 3,14

Baina bazirudien haien pailazokeriek are gehiago amorrarazten zutela Draco Malfoy, gero eta garraztuago agertzen baitzen bi anaiak hala ikusten zituen bakoitzean.—Zergatik etorri ziren partidara?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 178. orr.

—galdetu zion Harryk garraztuta.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 52. orr.

• 4 (era burutua izenondo gisa)

Ogi idorra, txorizo garraztuaren estalki.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 274. orr.

Ahate bat haragi xehatu eta garraztuez betea, krema lodi baten gainean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 82. orr.

Gozokiekin, kanape garraztuekin eta limonada gezarekin.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 15. orr.

Haren begi garraztuetako gorritasunetik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 38. orr.

Izuak hartuta, milioika errefuxiatuk ihes egin zuen, etxeak eta jabegoak utzita, beren ibilaldi luze eta beldurgarrian arerio garraztuek presatuak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 188. orr.

Hartaz pentsatzen saiatzen naiz melodiaren bitartez, saxofoiaren soinu zuri eta garraztuetan zehar.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 282. orr.

Gogoeta garraztuen bele beltzari aurka eginez.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 236. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

garraztu egiten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus