Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arrazoi berberengatik pentsa dezakegu azidoen bitartez, zukuaren garraztasunagatik, berdin senda daitezkeela modu naturalean harriak dituzten gaixoak ere. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3850. orr.
Ahotsaren garraztasuna printzipioen garraztasunetik dator eta leuntasuna ere haien leuntasunetik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 263. orr.
Eta Jainkoa ez den guztiak bere baitan daramatzala oinarrizko garraztasuna, nahigabea eta oinazea. Hori baino hoberik ez dago egoeraren garraztasuna unetxo komiko batez eteteko. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 15. orr.
Harekiko harremanetan ez baita garraztasunik. Elizen arteko biblia Jkd 8,16
Kideen arteko barne-eztabaida eta liskarren garraztasunagatik. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 34. orr.
"Hura hil ondoren", esan zuen, sekula ahaztuko ez dudan garraztasunaz, "bera [...] izango zen Ushertarren leinu zaharreko azkena". Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 39. orr.
Nirekin topo egiten zuenean izutu egiten zen batzuetan, edo garraztasunez begiratzen zidan beste batzuetan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 131. orr.
Bada, ordea, jenderik besteren hutsegiteak zuzentzeko prest dagoenik, baina honekin hutsegite astunagoetan erortzen dira, herraz eta garraztasunez jokatzen dutelako. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 102. orr.
«Emakume judu arrunta», esan zuen bere artean garraztasunez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 426. orr.
Begirakunea gogortu egin zitzaion eta, garraztasunez, erantzun zion: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 43. orr.
Ez balitzaio bezala mintzatu arren, garraztasun handia antzematen zitzaion aurpegian. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 107. orr.
Sarritan, kaleko biraoak botatzen zituzten, baina ez zituzten axolagabeki esaten, gizonezkoek bezala, ezpada halako garraztasun berezi batekin beti, nolabaiteko erronka-doinu batekin. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 160. orr.
Zirimirian gaindi ontziraleku grisak eta urbazterreko eraikinak ikus zitzakeen, garraztasun pentsaezinezko zeruaren kontra. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 499. orr.
Baina ukatzen du, hala ere, euskal eliteak beren hizkuntzaz lotsatzen zirela, azken buruan garraztasun nabarmenez gaineratuz: [...]. Berria - Kultura 2004-04-08
· Ozenki mintzatu zen, garraztasun ez itxuratiz. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 249. orr.
Garagardo botila hark garraztasun puntu bat bazuela. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 23. orr.
Gerezi beltzek ematen dioten aldibereko garraztasun eta gozotasun puntu hori estimatzen diote silesiarrek. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 108. orr.
Halako garraztasun zantzu bat, halako etsimen bat, luzarora baizik ezin ken dezakeguna. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 129. orr.
Garraztasun izpi bat ageri zuela bere ahots gozoan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 272. orr.
-Gure kasuan -esan zuen Julenek, garraztasun apur batez-, gure kasuan gu sakabanatu ginen, Mirari. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 100. orr.
Halakoetan, esan ohi dugu halakoxea dela bizitza, baina kontsolatzeko ahalegin horrek ez dio garraztasun poxi bat ere kentzen irentsi beharreko ozpinari. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 94. orr.
Ezagutu berritan halako garraztasun- eta irmotasun-irudipena ematen zuen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 58. orr.
Bere arimaren bi muturrak ziren, batetik, mingostasun-, lehortasun-, garraztasun-egoera bat, eta, bestetik, depresio- eta tristura-sentipen bat ziren. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 268. orr.
eta garraztasuna (3); garraztasunik gabe (3); halako garraztasun (3)