Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

garrazki adlag era garratzean. ik mingoski.

Hargatik, Enez Eussan denetarik urrun nintzela konturatu orduko, Joanaren falta garrazki pairatu nuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 66. orr.

Gauaz, jateko ebaste anitz bada, nahiz-eta ohointza garrazki zigortua den.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 77. orr.

Eta erran ziguten lehen gauzetarik hau izan zen agerian otoitz egitea eta ebanjelioaz mintzatzea garrazki debekatua zela.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 94. orr.

Garrazki kritikatuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 90. orr.

Harrigarria da azken une hauetan berbek eskatzen didaten ardura, irudi luke ertz biziak dituztela, burdinak baino garrazkiago urra dezaketela entzulea.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 156. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus